Antonio Oteiza Fundazioak ETAk iazko abenduaren 3an hil zuen Inazio Uria enpresaburu azpeitiarrari emango dio sortu berri duen Ekintzailearen Saria.
Ekitaldia datorren ostiralean egingo dute, Azkoitiko Aingeru Kalearen 32.ean dagoen Antonio Oteiza Gunean. Sari banaketaren ondoren, Antonio Oteizaren arte erlijiosoaren erakusketa irekiko dute bertan.