Aldi baterako hainbat lanpostu atera du Udalak zerbitzu orokorretarako

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 3a, 12:07

Lanpostuen eskaintzan izena emateko azken eguna datorren osteguna da

Informazioa Udalaren webgunean jarri dute www.azpeitia.net helbidean

INEMen Gipuzkoa 2009 enplegu sustapen programaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak udaletan enplegua bultzatzeko programaren barruan, zerbitzu orokorretan lan egiteko aldi baterako 13 lanpostu atera ditu Udalak.

Lan eskaintzan izena emateko epea uztailaren 9an amaituko da. Lanpostuak udal eskumeneko lan edo zerbitzu propioak edo osagarriak egiteko dira. Aldi baterako kontratuak dira denak.

Informazioa Udalaren webgunean jarri dute www.azpeitia.net helbidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide