Antonio Oteiza Fundazioaren I. Ekintzailearen Saria jaso du Inazio Uria zenaren familiak

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 3a, 15:07

Inazio Uriaren seme-alaba eta sendikoak eta erakundeetako ordezkariak, ohorezko aurreskua dantzatu den unean (UROLA KOSTAKO HITZA)

Uriaren "elkartasunaren, lanaren eta konpromisoaren" baloreak goraipatu dituzte omenaldian

Familiarekin batera hainbat erakundeko ordezkariak elkartu dira ekitaldian

Antonio Oteiza Fundazioko kide zen Inazio Uria enpresaria omendu dute gaur (ostirala) goizean egin den ekitaldian. Altuna y Uriak Azkoitian egin duen lanik esanguratsuenetako bat aukeratu dute, Oteiza Pilotalekuak, ekitaldirako.

Gaur bete dira 7 hilabete ETAk Inazio Uria erail zuela eta Azpeitiko enpresariak "elkartasunarekin, ondo egindako lanarekin eta herriarekin zuen konpromisoa" goraipatu du Fundazioko lehendakari eta Azkoitiko alkate den Asier Aranbarrik. Honek eman dio saria Inazio Uriaren alabari.

Familiarekin batera hainbat erakundetako ordezkari elkartu da ekitaldian, Inazio Uria zenari omenaldia egiteko. Hala nola, Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero, diputatu nagusi Markel Olano, Azpeitiko alkate Julian Eizmendi eta Azkoitiko eta Azpeitiko Udaletako zenbait zinegotzi.

Bilkura isila 13:00etan

Omenaldiaren ondoren, Inazio zenaren familiakoek eta lagun hurbilek elkarretaratze isila egin dute Loiolan, ETAk hura hil zuen tokian. ETAk abenduaren 3an hil zuen Inazio Uria eta bere sendiak hilaren hirugarren egunez egiten du elkarretaratzea leku horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide