Pourrak 149 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2009ko uzt. 4a, 17:07

Lehen hiru sailkatuez gain, 4, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 100, 135 eta 149. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten

Irabazleak 894 euro eramango ditu

Iaz baino 33 partaide gehiago aurten Pourrean

Bederatzigarren aldiz antolatu du Uztarriak Pourra, eta 149 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jokoak. Uztailaren 26an bukatuko da Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz 116 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Uztailaren 26a artean Pourrako eta Tourreko sailkapenak egunero argitaratuko dira uztarria.com-en. Horrez gain, Etxe-Zurin, Amaian, Orkatzen, Errekan, Iraurgi SBn, Auntxanean, Ziklos Benin, Erreka Biken, Aitzaki Kirolaken eta Lokotx tabernan ostiralero utziko ditu Uztarriak sailkapenak, jendeak ikusteko.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak, eztabaida... jarraitzeko, gogoratu, Pourra'09ren helbidea: uztarria.com/pourra/2009

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 22:00etan hasiko da banaketa eta Uztarriaren txosnan egingo da. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 894 euro eramango ditu. Bigarrenak 596 eta hirugarrenak 298. Aurten, ordea, lehen hiru sailkatuez gain, 4, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 100, 135 eta 149. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute.

  • 1goak: 894 euro.
  • 2. enak: 596 euro.
  • 3.enak: 298 euro.
  • 4.enak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 6.enak: Larchago ardoak.
  • 12. enak: Erreka Bike-n oparia.
  • 18. enak: Ziklos Beniren oparia.
  • 24. enak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 36. enak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 48. enak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua.
  • 69. enak: Larchago ardoak.
  • 100. enak: Uztarriaren saria.
  • 135. enak: Larchago ardoak.
  • 149 .enak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide