Frantziako Poliziak Asier Borrero, Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitia atxilotu zituen larunbat arratsaldean Pauen, etakideak izatea leporatuta, eta Garitagoitia Inazio Uriaren hilketarekin lotu dute. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak horren inguruan ikerketa egiten ari direla esan du.
"Iurgi Garitagoitiak duela hilabete batzuk egin zuen ihes, Ertzaintzak Hernanin komando baten aurka egindako operazioaren ondorioz", adierazi du Rubalcabak. Haren ustez, Garitagoitiak eta Borrerok Espainiako Estatuan ziharduten komando legalak antolatzen zituzten.