Ikasberriko neskek lortu dute III. Anaiarteko futbol 7ko txapela

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 6a, 12:07

Mutiletan Extremadurako Quintanako taldea gailendu da, Ikasberriren aurka 4-1 emaitza lortuta

Nesken arteko jokalari onena Ikasberriko Ainhoa Bereziartua izan zen

Joan den asteburuan Garmendipeko kirol gunean jokatu zen Iraurgi ikastetxeak antolatzen duen III. Anaiarteko futbol 7ko txapelketa. Mutiletan Extremadurako Quintana taldea gailendu zen eta, nesketan aldiz, Ikasberriko taldea. Aurtengo ekitaldia "oso giro ederrean eta parte-hartze handiarekin" egin dela adierazi dute antolatzaileek.

Emozioz betetako partidak

Larunbatean jokatu ziren sailkapen partidak eta igandean ekin zioten finalerdiak jokatzeari; ondoren, finalak izan zituzten. Aurrenik nesken finalerdiak jokatu ziren. Floreaga ikastetxea 2-0 emaitzarekin gailendu zitzaion Iraurgi ikastetxeari. Bestade, Ikasberrik 2-1 irabazi zion Xabier Muniberi.

Mutilen finalerdietan, Ikasberrik 2-1 irabazi zion Errioxako La Calzadari. Quintanako eta Karmelo Etxegaraiko mutilen partida 2-2 emaitzarekin amaitu zen eta penaltietan Quintanakoak atera ziren garaile.

Finaletan, nesketan Ikasberrik 2-1 irabazi zion Floreagari txapeldun bihurtuz. Mutiletan, berriz, Quintanak 4-1 irabazi zion Ikasberriri eta Extremadurara joan zen mutilen oroigarria.

Nesken arteko jokalari onena Ikasberriko Ainhoa Bereziartua izan zen, eta mutiletan, Quintanako Fran Murillo.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete txapelketa antolatzen lagundu dieten enpresa eta eragile guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide