Aimar Irigoienek irabazi du harri handietako Euskadiko Txapelketa

Uztarria.eus 2009ko uzt. 6a, 17:07

Aurtengoarekin bosgarren aldiz jokatu du harri handietako txapelketa eta lautan irabazi du

Joseba Ostolazarekin aritu zen buruz-buru atzo, Usurbilen

Harri handietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen Aimar Irigoien errezildarrak atzo, Usurbilen. Txapelketan Joseba Ostolazarekin aritu zen, nor baino nor; Arroako harrijasotzaileak, ordea, min hartu eta lehia bertan behera utzi behar izan zuen. Aurtengoarekin, bosgarren aldiz jokatu du harri handietako txapelketa Irigoienek eta laugarren txapela erreskadan janztea lortu du.

Irigoienek 7.900 kilo altxatu zituen, 51 jasoalditan. Hala ere, iaz baino 1.750 kilo gutxiago bizkarreratu eta hamaika jasoaldi gutxiago egin zituen. 23 urteko errezildarrak iaz lortu zuen txapelketako marka ontzea, 9.650 kilo bizkarreratuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide