Uztarriaren 108. zenbakia argitaratu da

Uztarria.eus 2009ko uzt. 9a, 12:07

Azpeitiko Udalean ordezkatuta dauden indar politikoekin mahai-ingurua egin du Uztarriak

Aldizkaria PDF formatuan jaitsi daiteke

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 108. zenbakia kalean da jada. Ekaineko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

• Iritzia atalean Eider Alkorta, Inaki Elortza, Maite Garmendia, Higinio Oiartzabal, Kepa Susperregi, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo, Jaione Unanue eta Leire Goenaga eta Markel Mendizabal kolaboratzaileen artikuluak irakurgai.

• Gutxirekin asko. Aurten 40. Urtemuga ospatuko dute Azpeitiko odol-emaileen batzordeak. Celestino Iturtzaeta, Jon Larrañaga eta Gregorio Aldai odol-emaileekin egon da Uztarria.

• Klik! Urte osoan ereiten. Urrestillako Uresaundi baserrian hektarea pasatxoko lursaila dutu. Bertan dituzten negutegietan tomateak eta letxugak landatzen dituzte, dendetan banatzeko gero. Klik! Atalean egiten duten lana irudikatu dugu.

• Bakoitzak berea mahai gainean. Azpeitiko Udalean ordezkatuta dauden indar politikoekin mahai-ingurua egin du Uztarriak. Udalak eta Udalean egin beharreko bideaz ikuspuntu ezberdinak azaldu dituzte Julian Eizmendik, Juan Karlos Arellanok, Iñaki Errazkinek eta Manuel Unanuek.

• Inurri lanaren fruituak. Leo Etxeberria zenari eskainitako liburuxka biografikoa uztailaren 18an aurkeztuko du Uztarriak. Aldizkariko Atzera begira atalean bere bizitzako pasarte batzuk bildu ditugu.

• Rodrigo Carrascosa. Duela 34 urte hasi zen Garmendipen lanean, txartelak jasotzen. Bere lanean nondik norakoak kontatu dizkigu.

Gaurtik aurrera, Uztarria aldizkaria uztarria.com webgunean irakurri ahal izango da, PDF formatuan.

Uztarria jasotzeko zer egin? Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide