Loiola Berrikuntza Fundazioa sortuko dute urtea bukatu baino lehen

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 9a, 10:07

Fundazioak eskualdeko lehen berrikuntza gunea jarriko du martxan

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek bultzatuta, Iraurgin Lantzen, Urola Erdiko Industrialdea, eskualdeko 8 enpresa, Cidemco, Mondragon eta Deustuko unibertsitateak eta Xabien Munibe XVIII

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano Azkoitian izan zen atzo, asteazkena, Azkoitiko Industrialdea Programaren 25. Urteurrena ospatzeko.

Industrialde Programako ibilbideko urrats garrantzitsuenak errepasatzeaz gain, etorkizunean emango diren pausoez ere hitz egin zuten. Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak aurreratu zuenez, urtea bukatu baino lehen Loiola Berrikuntza Fundazioa sortuko dute eta fundazio horrek Berrigune eskualdeko lehen berrikuntza gunea kudeatuko du.

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek bultzatuta, Iraurgi Lantzen, Urola Erdiko Industrialdea, eskualdeko 8 enpresa, Cidemco, Mondragon eta Deustuko unibertsitateak eta Xabien Munibe XVIII. Mendeko Institutua izango dira berrikuntza gunearen partaideak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide