Turismo eta kultura informazio lanak egiteko lanpostu bat eskainiko du Udalak

Uztarria.eus 2009ko uzt. 10a, 11:07

Hilabeterako lana izango da, abuztuaren 3tik 28ra bitartean

Interesa dutenek uztailaren 15era arte dute izena emateko denbora

Azpeitiko Udalak, INEMen lana sustatzeko programaren bidez, turismo eta kultura informazio zerbitzuak emateko lanpostu bat eskaintzen du abuzturako. Hilabeterako lana izango da, abuztuaren 3tik 28ra bitartean.

Lanpostuaren betebeharrak kultura eta turismo informazioa eskaintzea eta estadistikak egitea izango da.

Langileak ondorengo baldintzak bete beharko ditu: Azpeitiko INEMeko bulegoan izena emanda egotea, 2009/06/06a baino lehen, Azpeitia edo inguruan bizitzea eta inguruko baliabideak ezagutzea, turismoan formazioa, ofimatika jakitea eta komertziak ikuspegia edukitzea.

Interesa dutenek uztailaren 15era arte dute izena emateko denbora. Eskaera orria Azpeitiko INEMeko bulegoan aurkeztu behar dira, edo e-mai bidez bop2001810@ inem.es helbidean, 2660 erreferentzia jarrita.

INEMen Gipuzkoa 2009 enplegu sustapen programaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak udaletan enplegua bultzatzeko programaren barruan, zerbitzu orokorretan lan egiteko aldi baterako 13 lanpostu ere atera ditu Udalak. Eskaintzan izena emateko epea gaur, ostirala, amaituko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide