Azpeitian %35 hazi da langabezia urtearen lehen erdian

Uztarria.eus 2009ko uzt. 13a, 18:07

Ekainaren 30ean urtarrilaren 1ean baino 174 lagun gehiago zeuden lanik gabe

Gipuzkoan gutxiago hazi da: %16

Azpeitia ere ari da jasaten krisi ekonomikoa, eta langabetuen kopurua da horren adierazle. Inem Espainiako Enplegu Institutuaren arabera, Azpeitian erroldatutako lagunen artean aurtengo urtarrilaren 1ean 491 lagun zeuden lanik gabe eta ekainaren 30ean 665. Ondorioz, 174 pertsona gehiago lanik gabe, %35 gehiago.

Gipuzkoan %16 hazi da tarte horretan langabezia.

Gipuzkoako 11.000-17.000 biztanleko herriak

Azpeitia. 491 lagun zeuden lanik gabe urtarrilaren 1ean, 665 ekainaren 30ean, %35eko hazkundea (14.157 biztanle ditu herriak).

Elgoibar. 428 / 511, %19 (11.051 biztanle ditu herriak).

Azkoitia. 385 / 539, %40 (11.091 biztanle).

Beasain. 518 / 638, %23 (13.510 biztanle).

Andoain. 698 / 854, %22 (14.427 biztanle).

Bergara. 568 / 723, %27 (14.746 biztanle).

Pasaia. 725 / 839, %16 (15.996 biztanle).

Hondarribia. 627 / 694, %11 (16.315 biztanle).

Lasarte-Oria. 924 / 1.101, %19 (17.694 biztanle).

Tolosa. 750 / 843, %12 (17.894 biztanle).

Beste datu batzuk

Donostia. 7.218 / 8.070, %12 (184.248 biztanle).

Errezil. 17 / 24, %41 (624 biztanle).

Zestoa. 141 / 155, %10 (3.426 biztanle).

Aizarnazabal. 29 / 46, %59 (653 biztanle).

Beizama. 3 / 5, %67 (180 biztanle).

Bidegoian. 6 / 11, %83 (492 biztanle).

Zumaia. 355 / 450, %27 (9.099 biztanle).

Zarautz. 827 / 954, %15 (22.474 biztanle).

Orio. 181 / 196, %8 (4.969 biztanle).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide