Caballerok bigarren egin du Lezoko lasterketan

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 14a, 11:07

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko kadeteek eta jubenilek lan polita eta txukuna egin dute asteburuan

Zumaiako XXXI. Uda Saria lasterketan Iparragirek bederatzigarren bukatu zuen

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko Igor Caballerok bigarren bukatu eta podiuma lortu zuen MV. Mendekostes Sarian, Lezon, igandean. Kadeteen mailan, Corrugados taldeko txirrindulariak emaitza polita lortu du, Sumofic-eko Mikel Aristiren atzetik eginda. Corrugadoseko Joseba Solozabalek, berriz, 14. egin zuen. 51 kilometrotako proba izan zuten.

Jubenilak, Zumaian

Jubenil mailako txirrindulariak Zumaiako XXXI. Uda Saria lasterketa izan zuten. Lagun Onak-eko Lan Mobel taldekoen artean Iparragirrek bederatzigarren bukatu zuen proba; Zaldibiak 13. eta Arizmendik 14. egin zuten. Lasterketaren irabazlea Caja Ruraleko Txoperena izan zen. 69 txirrindularik hartu zuten parte Zumaiako lasterketan eta 46k bukatu zuten, 99 kilometroko ibilbidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide