Lurrun Trakziorako XIV. Hastapen Ikastaroa, martxan

Uztarria.eus 2009ko uzt. 14a, 12:07

Gaurtik (asteartea) igandera bitartean emango dute ikastaroa

Trenaren Euskal Museoan ematen dira bakarrik espezialitate horretako ikastaroak

Trenaren Euskal Museoak Lurrun Trakziorako XIV. Hastapen Ikastaroa emango du gaurtik (asteartea) igandera bitartean.

Urtean behin ematen den ikastaro honen ikasle kopurua zortzi pertsonakoa da gehienez, eta aurtengo ikasleak Euskal Herria, Katalunia, Madril eta Andaluziakoak dira. Ikastaroak alde teorikoa eta alde praktikoa izango ditu: klase teorikoak, bihar, asteazkenean eta ostegunean emango dira; klase praktikoak, berriz, ostiralean, larunbatean eta igandean.

Eusko Trenen Trenaren Euskal Museoa da espezialitate honetako ikastaroak ematen dituen Espainiako estatu osoko erakunde bakarra. Besteak beste, Asturiaseko Tren Museoko, Rio Tintoko (Huelva) Tren Turistikoko eta Argandako (Madril) eta Douroko (Portugal) Tren Turistikoetako gidariek museoak Azpeitian dituen instalazioetan burutu dute beraien prestakuntza.

Informazio gehiago nahi duenak 943 15 06 77 telefono zenbakira deitu behar du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide