Jagoba Beobidek eta Hodei Mendinuetak Real Unionen jarraituko dute

Uztarria.eus 2009ko uzt. 17a, 13:07

Atzo (osteguna) sinatu zuen Beobidek urte baterako kontratua

Mendinuetari kontratua berritzea erabaki du talde irundarrak

Jagoba Beobide eta Hodei Mendinueta futbol jokalariek Real Unionen jokatuko dute datorren denboraldian. Atzo (osteguna) sinatu zuen Beobidek urte baterako kontratua. Real Unioneko kirol arloko zuzendaritzako helburuetako bat izan da azpeitiarra fitxatzea.

Beobidek joan den urtean jokatu zuen Real Unionen, Realak utzita. Ekainaren 30ean bukatu zitzaion kontratua talde txuri-urdinarekin eta Real Unionek erostea erabaki du.

Hodei Mendinuetak ere taldean jarraituko du. Talde irundarrak joan den urtean fitxatu zuen atzelari azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide