Aurtengo festetan Uztarriak tonbola jarriko du

Uztarria.eus 2009ko uzt. 17a, 13:07

Bertan merkatarien Elkarteak, zenbait negozio zehatzek eta herriko hainbat jatetxe eta tabernek babestu dute ekimena

Uztailaren 25ean, 30ean eta 31n egongo da zabalik

Aurtengoan, Uztarria Azpeitiko Komunikazio Taldeak, santioetan eta saninazioetan tonbola bat jartzeko apustua egin du. Egungo krisi egoeran eta diru laguntza publikoek duten joera aintzat hartuta, Uztarria Komunikazio Taldeak ere finantziazio modu berriak aztertu behar izan ditu eta horren ondorioa izan da ideia hau.

Uztarriaren tonbola uztailaren 25ean, 30ean eta 31n egongo da zabalik eta Erdi kalean kokatuko da. Bertan hainbat eta hainbat opari irabazi ahal izango dute herritarrek. Hala nola haurrentzako bizikletak, MP3ak, herriko jatetxeek eskainitako bi lagunentzako 30 afaritik gora, Zelai Talasoterapiak eskainitako zirkuitoa, tostagailuak, aireztagailuak…

Tonbolako azken egunean, Ukabik eskainitako ordenagailu portatila eta inprimagailua, 4 lagunentzako afaria eta hiru otarra zozketatuko dira.

Bi boleto euro batean salduko dira.

Ekimenaren laguntzaileak

Bertan merkatarien elkartea

Urola autoeskola

Ukabi informatika

Eregi euskara eta komunikazioa

Zelai talasoterapia

Malats

Matxin xestoak

Nekane janari denda

Nerea eskulanak

Kiruri jatetxea

Añota sagardotegia

Uranga jatetxea

Osinazpi jatetxea

Auntxa erretegia

Ongi etorri erretegia

Ondarbide jatetxea

Mendizabal taberna

Txokoa jatetxea

Mikel Uria jatetxea

Orbegozo erretegia

Lau-bide jatetxea

Larrañaga jatetxea

Bar Azpeitia

Etxe Zuri taberna

Hartzubia garagardotegia

Orkatz Kultur Elkartea

Laratz kafetegia

Zuhatz taberna

Juantxo txiki taberna

Pikua taberna

Neguda taberna

Intz taberna

Eguzkitza taberna

Patxo erretegia

Garoa taberna

Erreka taberna

Charles Chaplin kafetegia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide