San Inazio festak gainean dira eta festa aurretik egin beharreko lanetan murgilduta dabil herria. Bihar eta etzi jarriko dituzte txosnak eta dagoeneko zehaztuta dago bakoitzaren kokalekua. Denera bederatzi txosna izango dira eta ohiko lekuan jarriko dituzte, Berdura plaza atzean.
Aurtengo festetan Uztarria Komunikazio Taldeak txosna jarriko du, eta tonbola bat Erdi kalean.
Goiko irudian duzue txosnen kokalekua zehaztuta:
- Gazte mugimendua
- Gaztetxea
- Euskal Herrian Euskaraz
- Amnistiaren Aldeko Mugimendua
- Uztarria
- Aurrera
- Bilgune Feminista
- Rally
- Azpeitiko ezker abertzalea