Mireia Epeldek Torneo Euskalduneko Tafallako lasterketa irabazi du

Uztarria.eus 2009ko uzt. 20a, 14:07

Larunbatean izan zen lasterketa

Lasto-altxatzen, Xabier Arregi izan da Gipuzkoako onena

Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarrak Torneo Euskalduneko Tafallako lasterketa irabazi zuen larunbatean. Bizkaia-Durango taldeko txirrindulariak 2 ordu, 10 minutu eta 21 segundotan bete zituen lasterketaren 76 kilometroak. Bigarren Itsaso Leunda (Debabarrena) sailkatu zen, 5 segundura, eta hirugarrena Sara Ortiz (Bizkaia-Durango) izan zen.

Guztira 68 txirrindulariek hartu zuten parte eta horietatik 40ek lortu zuten lasterketa bukatzea.

Lasto-altxatzen, Xabier Arregi Gipuzkoako onena

Bestalde, Gipuzkoako Lasto-altxatze Txapelketa jokatu zuten atzo (igandea) Alegian, eta Arregi azpeitiarrak lortu zuen txapela.

Urteetan lehiaketa horretan parte hartu gabe egon ondoren, atzo 15 jasoaldi emanda irabaztea lortu zuen. Bigarren Argaia sailkatu zen 13 jasoaldirekin. Hirugarren Mugartegi izan zen 11 jasoaldirekin, eta azkena Urresti 10 jasoaldirekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide