Ikasberrik futbol taldeak osatzen hasteko bilerak deitu ditu gaurko, asteartea

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 21a, 11:07

Belar artifizialeko futbol zelaian bilduko dira kadete, jubenil eta erregional mailakoekin

"Taldeak osatzen hasteko kadete, jubenil eta erregional mailakoentzako bilerak deitu ditugu", esan dute Ikasberrikoek.

Ikasberri Kirol Elkarteak datorren denboraldira begira futboleko hiru mailatako taldeak osatzeko bilerak deitu ditu gaurko, asteartea. "Taldeak osatzen hasteko kadete, jubenil eta erregional mailakoentzako bilerak deitu ditugu", esan dute Ikasberrikoek.

Batzarrak Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian egingo dituzte. Bilera guztiak asteartean egingo dituzte: kadeteekin, 18:30ean; jubenilekin, 19:00etan; eta erregionalekin, 19:30ean. Joateko asmoa dutenek "ordurako azaltzeko" eskatu die kirol elkarteak.

Gaur "bilera soilik egingo dugu, eta bertan aurrera begira dugun antolakuntzaren berri emango dugu", esan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide