Zuzenien mendi lasterketako irteera orduak zehaztu ditu Lagun Onak-ek

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 23a, 10:07

Asteartera arte 103 kirolarik zuten proban izena emanda, eta parte-hartzaileetatik 22 azpeitiarrak dira

Parte hartu behar dutenek 09:30erako dortsala jaso beharko dute Olazko Amaren plazan

Asteartea bitartean 103 kirolarik zuten izena emanda Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikalean. Horietatik, 22 azpeitiarrak dira. Asteartean parte hartzeko izena emanda zeudenen kirolarien irteera orduak zehaztu zituen Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitako lasterketa igande honetan da, hilaren 26an. Ezkerretegi baserritik irtengo dute 10:00etatik aurrera, eta Xoxoten dagoen San Inazioren irudiraino igo beharko dute parte-hartzaileek, zuzenean. 3.400 metroko ibilbidea du, eta 804 metro gorakoa. Edari gune bakarra egongo da. Hau Izarraitzko pistaren langa ondoan jarriko dute. Lasterketako kontrola ere toki horretan jarriko dute.

Parte hartu behar dutenek 09:30erako dortsala jaso beharko dute Olazko Amaren plazan. Ondoren, Ezkerretegi baserrira joan beharko dute, irteera bertan delako. 10:00etan irtengo du lehen kirolariak. Minutu erdiko tartearekin irtengo dute parte-hartzaileek, banaka. Erlojuaren aurkako lasterketa izango da, eta lasterketa bukatutakoan Olazko Amaren plazan banatuko dituzte sariak, 13:30ean.

Pistarako bidea itxita

Autoentzako Izarraitzeko pistarako bidea itxita egongo da igande goizean, lasterketa bukatu bitartean. "Anbulantziak igo beharra izango balu ere Xoxoterako errepideak eta pistak libre egon behar du, eta horregatik autoentzako itxi egingo dugu. Autoz, bide horretan dauden baserrietakoei bakarrik utziko diegu pasatzen", diote mendi lasterketa antolatzen ari den Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek.

Lasterketa ikusteko aukera polita Xoxotera igo eta handik lasterketako ibilbidetik jaistea dela azaldu dute mendizaleek. Bestela, Izarraizko pistako langa dagoen tokia ere "leku polita da proba ikusteko eta parte-hartzaileak animatzeko".

Zuzenien mendi lasterketa bertikaleko parte-hartzaileen zerrenda (alfabetoaren arabera) eta irteera orduak

Izen-abizenak (herria) eta irteera ordua.

Aberasturi, Mario (Gernika) 10:37:30

Agirre, Juanlu (Azpeitia) 10:20:30

Agirrebeitia, Pello (Zaldibar) 10:37:00

Agirregomezkorta, Igor (Azkoitia) 10:36:30

Aierdi, Ekaitz (Igorre) 10:36:00

Aizpuru, Enekoitz (Azpeitia) 10:46:00

Alberdi, Jexux (Azpeitia) 10:35:30

Alconero, Jesus (Atxondo) 10:35:00

Altuna, Joseba (Azpeitia) 10:50:00

Amallobieta, Asier (Azpeitia) 10:34:30

Aramendi, Asier (Azpeitia) 10:18:30

Aranburu, Juanjo (Zumarraga) 10:34:00

Aranburu, Juan Mari (Antzuola) 10:33:30

Aranguena, Julen (Kortezubi) 10:52:00

Aretxabaleta, Ruben (Leioa) 10:44:30

Arraras, Txemari (Altza) 10:47:00

Arregi, Josu (Azpeitia) 10:47:30

Arregi, Inazio Jabier (Azkoitia) 10:20:00

Arregi, Juantxo (Altsasu) 10:16:30

Arrieta, Angel (Uharte Arakil) 10:48:30

Artetxe, Mikel (Azpeitia) 10:17:00

Artola, Garikoitz (Amezketa) 10:15:30

Atutxa, Aitor (Gernika) 10:25:30

Azkarate, Xabier (Elorrio) 10:46:30

Basaldua, Javier (Bilbo) 10:25:00

Becerra, Walter (Sestao) 10:51:30

Cano, Patxi (Altsasu) 10:32:30

Conde, David (Elgoibar) 10:32:00

Crespo, Begoña (Bilbo) 10:24:30

Dominguez, Daniela (Azpeitia) 10:30:00

Egiguren, Jokin (Azpeitia) 10:31:30

Eizagirre, Borja (Azpeitia) 10:16:00

Elorza, Markel (Arrasate) 10:31:00

Elosua, Andoni (Zestoa) 10:30:30

Etxeberria, Imanol (Beasain) 10:51:00

Etxeberria, Anartz (Idiazabal) 10:49:30

Etxeberria, Julen (Azpeitia) 10:15:00

Etxezarreta, Iñigo (Azpeitia) 10:11:30

Fernandez, Juan Antonio (Barakaldo) 10:30:00

Fondado, Juanjo (Durango) 10:31:30

Fraile, Natxo (Iruñea) 10:31:00

Galparsoro, Argoitz (Lazkao) 10:30:30

Galparsoro, Oihan (Ataun) 10:24:00

Garate, Ander (Azpeitia) 10:08:00

Garate, Jon (Azpeitia) 10:04:30

Gartzia, Patxi (Gasteiz) 10:29:30

Gisasola, Jose Luis (Eibar) 10:29:00

Gisasola, Iñigo (Eibar) 10:23:30

Gisasola, Oskar (Eibar) 10:19:30

Goenaga, Aritz (Azkoitia) 10:39:00

Goenaga, Ioritz (Azkoitia) 10:26:30

Goikoetxea, Juanjo (Uharte Arakil) 10:28:30

Guenetxea, Igor (Aretxabaleta) 10:27:30

Gurtubai, Ibon (Igorre) 10:23:00

Igoa, Fernando (Etxarri Aranatz) 10:22:30

Ilarregi, Fermin (Ilurdotz) 10:22:00

Iriondo, Jose Angel (Azpeitia) 10:27:00

Irure, Mikel (Zestoa) 10:26:00

Iturbe, Haritz (Azpeitia) 10:05:00

Izagirre, Ander (Forua) 10:19:00

Juaristi, Adur (Deba) 10:21:30

Jodra, Kepa (Portugalete) 10:18:00

Karrera, Neritz (Zestoa) 10:21:00

Katarain, Beñat (Lakuntza) 10:17:30

Larruzea, Julen (Larrabetzu) 10:14:30

Larunbe, Migel (Subitza) 10:12:00

Legarreta, Mikel (Urnieta) 10:13:00

Lizarralde, Arkaitz (Azkoitia) 10:46:00

Llano, Borja (Gueñes) 10:11:00

Lozano, Alazne (Beasain) 10:33:00

Maiz, Frantzisko Jabier (Azpeitia) 10:13:30

Manzisidor, Xabat (Azpeitia) 10:44:00

Martin, Aritz (Gernika) 10:14:00

Molinero, Joseba Iñaki (Oñati) 10:50:30

Mujika, Goio 10:48:00

Muñoz, Angel (Subitza) 10:10:30

Nuevo, J. A.(Gasteiz) 10:10:00

Oiartzabal, Oier (Azpeitia) 10:09:30

Oñederra, Jose Angel (Aizarnazabal) 10:09:00

Osoro, Aitor (Elgoibar) 10:08:30

Rey, Javier (Bilbo) 10:07:30

Ripodas, Gorka (Sarriguren) 10:06:30

Rodriguez, Iskander (Arratzu) 10:06:00

Ruiz, Iñaki (Soraluze) 10:04:00

Salaberria, Aitor (Getaria) 10:03:30

Salterain, Joseba (Gernika) 10:03:00

San Vicente, Ekaitz (Arrasate) 10:38:30

Segurola, Xanti (Azpeitia) 10:07:00

Telleria, Jon (Ormaiztegi) 10:02:30

Teres, Jon (Sestao) 10:02:00

Ugarte, Juan Mari (Usurbil) 10:01:00

Urdangarin, Iban (Ataun) 10:01:30

Urkizu, Jone (Azpeitia) 10:38:00

Urrestarazu, Koldo (Lazkao) 10:45:30

Urrestilla, Jagoba (Azpeitia) 10:05:30

Zabala, Xabier (Ajangiz) 10:00:30

Zago, Didier (Feas) 10:52:30

Zarate, Leire (Bermeo) 10:12:30

Zelaia, Jexux (Azpeitia) 10:49:00

Zelarain, Josune (Oiartzun) 10:28:00

Zillaurren, Jokin (Aretxabaleta) 10:00:00

Zubizarreta, Izaskun (Donostia) 10:45:00

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide