Saninazioetan izen handiko pilotariak etorriko dira herrira. Eskuzko pilota partidak izango dira guztiak; ez da erremonte partidarik izango.
Uztailaren 31n, San Inazio egunean, Asegarceko pilotariak ariko dira. 22:30ean hasita, bi partida jokatuko dira Izarraitzen. Lehenengoa, Chafee-Urrizelki eta Urrutikoetxea-Argote bikoteen artean izango da. Partida estelarrean, Berasaluze VIII.ak eta Beginok Olaizola II.ak eta Peñagarikanok osatutako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Lehenengo bikotea San Fermin torneoa irabazi du eta Asegarceren bikote estelarra bilakatu da.
Abuztuaren 1ean Aspekoen txanda izango da; Retegi II.a-Arruti bikoteak Lasa-Zubietaren aurka jokatuko du, hasteko. Ondoren, berriz, Martinez de Irujok eta Beroizek osatutako bikotea Titin III.a eta Pascualekin neurtuko da.