Go!azen telesailerako figuranteak behar dituzte

Uztarria.eus 2009ko uzt. 23a, 10:07

Bihar (ostirala) hasiko dira grabatzen Esklabetan

Lana ordaindua izango da

Go!azen telefilmean oinarrituta, 12 ataletako telesail bat grabatuko dute bihartik (ostirala) aurrera Azpeitian. Joan den urteko uztailean grabatu zituzten filmaren hainbat eszena Esklabetan, eta herriko hainbat gaztek eta helduk hartu zuten parte. Iaz bezala, aurten ere Esklabetan grabatzen egongo dira, irailaren 4era arte eta extra lanak egiteko pertsonen bila dabiltz arduradunek.

Pausoka ekoiztetxetik adierazi dutenez, ondorengo pertsonaiak egiteko figuranteak behar dituzte:

  • 30 eta 40 urte bitarteko emakume bat eta gizonezko bat.

Lana egiteko eguna: abuztuak 20.

Ordutegia: 09:30etik 19:30era.

  • 40 eta 50 urte bitarteko gizon-emakumeak, gurasoen papela egiteko.

Lana egiteko egunak: abuztuak 6 eta 21.

Ordutegia: 20:00etatik 06:00etara.

  • 50 urtetik gorako bost gizon, apaiz paperak egiteko.

Lana egiteko egunak: abuztuak 31 eta irailak 3.

Ordutegia: 09:30etik 19:30era.

Arduradunen arabera, extrak ordu bat izango dute bazkalzera joateko eta lana ordaindua izango da. Interesa dutenek 943 01 16 85 telefono zenbakira deitu edo goazen@eitb.com helbidera idatzi behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide