Artzubitik Garmendirako errepidea asteburuan zabalduko dute

Urola Kostako Hitza 2009ko uzt. 23a, 17:07

Errepidea hobetzeko lanak egiten ari dira eta biribilgune txiki bat ere egingo dute

Zelai Luzen txosnak jartzen ari direla eta, autobus geltokiak Enparan Gainera aldatu dituzte

Artzubitik Garmendirako errepidea asteburu honetan zabalduko dutela azaldu dute Udaleko ordezkariek. "Larunbatean zabalduko da", esan dute. Bertan, errepidea hobetzeko lanak egiten ari dira eta biribilgune txiki bat ere egingo dute.

Zelai Luzen txosnak jartzen hasi dira eta norabide bakarrean dago zabalik. Horregatik, Urola kaleko (tren geltoki ondokoa) eta Julian Elorza hiribideko autobus geltokiak tokiz aldatu dituzte. Festak bukatu bitartean Enparan Gainean geldituko dira autobusak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide