Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitan, Lagun Onak Mendi Bazkunak Zuzenien Erlojuaren Aurkako Lehen Mendi Lasterketa antolatu zuen atzo (igandea), eta 97 parte-hartzaile izan ziren. Julen Aranguena kortezubitarrak irabazi zuen; 29:48ean egin zituen ibilbidearen 3.200 metroak. Bigarrena Sestaoko Walter Becerra izan zen (30:13). Josu Arregi azpeitiarrak lortu zuen hirugarrengo postua (30:41). Emakumeen artean, Jone Urkizu Mendiola izan zen lehen azpeitiarra (46:42); Daniela Cristina Dominguezek, berriz, bigarren postua lortu zuen (51:16).
Goizeko hamarretan hasi zen proba, Ezkerretegi baserritik, eta Xoxoten San Inazioren irudiraino igo behar zuten parte-hartzaileek, zuzenean. Minutu bateko tartearekin irten ziren, banaka.
Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuitua Azpeitikoak eta beste bi probak osatzen dute: Atxondokoak (ekainaren 21ean izan zen) eta Uharte Arakilgoak (irailaren 20an izango da).
Hona hemen azpeitiarren sailkapena:
GIZONAK
- JOSU ARREGI OLAIZOLA 30:41
- ENEKOITZ AIZPURU BEREZIARTUA 31:55
- JOSEBA ALTUNA ALBERDI 32:27
- JEXUX ZELAIA ETXANIZ 32:57
- XABAT MANZISIDOR ERMINA 34:17
- JON GARATE ALBERDI 36:37
- ASIER AMALLOBIETA AIZPURU 36:43
- JOKIN EGIGUREN ITURRALDE 36:49
- HARITZ ITURBE AROZENA 36:59
- FRANTZISKO JABIER MAIZ GASTESI 38:14
- JUANLU AGIRRE AIERBE 38:32
- JEXUS ALBERDI URDALLETA 39:40
- MIKEL ARTETXE EIZAGIRRE 40:51
- XANTI SEGUROLA ETXEBERRIA 40:58
- ANDER GARATE ALBERDI 41:05
- JOSE MARTIJA 41:24
- OIER OIARTZABAL ARANBARRI 42:03
- IAGOBA URRESTILLA ARANGUREN 42:57
- JOSE ANGEL IRIONDO UNANUE 44:30
- JULEN ETXEBERRIA URBIETA, 44:47
- BORKA EIZAGIRRE REKEJO, 44:59
- IÑIGO ETXEZARRETA SORAZU 45:41
- MIKEL GORROTXATEGI URBIETA 45:42
- ASIER ARAMENDI EZENARRO 50:19
EMAKUMEAK
- JONE URKIZU MENDIOLA 46:42
- DANIELA CRISTINA DOMINGUEZ 51:16
Argazki bilduma ikusteko klikatu hemen