Azpeitiko Udalak eta Urola Zentro medikuak berritu egin dute joan den urtean elkarlanerako sinatutako akordioa. Hala, aurrerantzean ere, Udalak zentro mediko horren bidez jarraituko du kirol azterketa zerbitzua eskaintzen.
Gainera, eskaintzen duen kirol azterketa medikuen zerbitzua hobetu egingo da: hemendik aurrera, mediku azterketa egiteaz gain, kirolariaren errendimendua hobetzeko aholkuak eta pautak emango ditu sendagileak. Julian Kortajarena kiroletako batzordeburuak, Julian Eizmendi alkateak eta Manu Olaizola Urola Zentro Medikoko kudeatzaileak adierazi dutenez "herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea" da helburua; "horretan ahalegindu gara oraingoan ere".