Lau udaltzain agente lanpostu eskaini ditu Udalak

Uztarria.eus 2009ko uzt. 28a, 13:07

Eskabide orriak aurkezteko eguna irailaren 15ean amaituko da

Informazioa udal webgunean jarri dute, www.azpeitia.net helbidean

Azpeitiko Udalak lau udaltzain agente lanpostu eskaini ditu. Deialdiaren helburua Udaleko funtzionario plantilan hutsik dauden lau udaltzain plaza jabetzan betetzea da, lehiaketa-oposizio irekiaren bidez. Lan eskaintzan izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da.

Lanpostuaren ezaugarriak, eskatzaileek bete beharreko baldintzak eta eskaria aurkezteko moduaren inguruko informazioa Udalaren webgunean jarri dute: www.azpeitia.net helbidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide