Azken aldian argitaratu izan ditugun komunikatuen ondoren, Azpeitiko EAJk Azpeitiko herriari eskerrak eman nahi dizkio eskaini duen jarrera ulerkorragatik eta laguntzagatik, eta adierazi nahi dio aurrerantzean ere Azpeitiko herriari informazio puntuala ematen jarraituko diola, irailean berriro Azpeitiko Udalean udal jarduera politikoari berriro ekiten zaionean.
Baina orain festa bizitzea da garrantzitsua, egun berezi hauek pozik eta giro onean gozatzea, beti ere ahaztu gabe gaur eguneko egoera ekonomikoaren eraginez Azpeitiko familia askotan gaizki pasatzen ari direla.
Festei hasiera emango dien suziria jaurtitzeko ordu gutxi falta direnean, Azpeitiko EAJren Uri Buru Batzarra eta mahaia osatzen dugun gizon-emakumeok azpeitiar guztioi Saninazio Jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
Gora Azpeitia eta gora San Ignazio!!