Azpeitiko Bertan Merkatarien Elkartea hainbat zozketa egiten ari da elkarteko bazkide diren dendetako bezeroen artean. Herriko festak gainean sei sari banatu dituzte. Zortea izan duten herritarrek honako saria jaso dute: bina sarrera saninazioetako zezenketetara joateko, bi lagunentzako afaria Azpeitiko Mikel Uria jatetxean eta bina sarrera saninazioetako eskupilotako partidak ikusteko, Izarraitz pilotalekuan.
Saridunak
Sanjuandegin:
- Makibar fruta dendan, Maria Jesus bezeroa izan da sariduna.
- A&M zentroan, Arantxa Bastarrikak jaso du saria.
Alde Zaharrean:
- Zabala harategian, Mari Karmen bezeroak jaso du saria.
- EgaƱa gozotegian, Maria Pilar bezeroa izan da Bertaneko zozketan sariduna.
Erdigunean:
- Arrospide oinetako-dendan Maria Dolores Mendizabal bezeroak jaso du saria.
- Aneitz dendan Jessica izeneko bezeroak jaso du herriko merkatari elkartekoen saria.