Uztarria Komunikazio Taldeak saninazioetan Erdi kalean eta lehen aldiz martxan izan duen tonbolak itxi berri ditu ateak. Dozenaka eta dozenaka izan dira boletoak erosiz parte hartu duten azpeitiar eta bisitariak; eskerrik beroenak, guztioi.
Hasieran agindu bezala, azken zozketa eginez itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak. Bost sari zozketatu dira. Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:
- 9039: ordenagailu portatila + inprimagailua
- 2048: 4 lagunentzako afaria, Kiruri jatetxean
- 0429: otarre eder bat
- 0030: otarre eder bat
- 2941: otarre eder bat
Epeak eta ordezko zenbakiak
Zenbaki horien jabeek irailaren 1etik 15era arteko epea izango dute sariak jasotzeko. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).
Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta ditu ja Uztarriak. Hauek dira: 8000, 2839, 9012, 0807 eta 1095. Zenbaki hauek irailaren 15etik 30era izango lukete balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertuko ez balira.
Opariak jasotzeko
Azken zozketako zenbakien jabeek bezala, Uztarriaren tonbolan saridun boletoa tokatu baina oraindik sariak jasotzeko daudenek ere, hala nahi izanez gero, irailean izango dute sariaren bila joateko aukera, Uztarriaren egoitzara.
Izan ere, abuztuan Uztarriak oporrak hartu ditu.