Gaur (irailak 1, asteartea), jende ugari itzuli da abuztuko oporraldiaren ondoren lanera. Uztarria Komunikazio Taldeak ere egin du bere oporralditxoa eta gaur jarri da abian berriro. Martxan da, hala, uztarria.com gaurtik, baita herri aldizkaria ere (honen hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko du).
Webak egin du abuztuko kronologia, urtero moduan.
Urola Kostako Hitza egunkariak atzo (astelehena) ekin zion lanari eta gaur atera du opor osteko lehen zenbakia. Uztarria Kultur Koordinakundea, Urola Kostako Hitza-ren sortzaile eta bazkideetakoa da.