Esklabetan telesail bat grabatzen ari direla, eta herriko trafikoan sortu diren arazoen aurrean zera adierazi nahi du Azpeitiko Udalak:
Errepidea mozteko baimena Gipuzkoako Foru Aldundiak eman die telesailaren arduradunei, bere kargu baitago Loiolako hiribideko errepidea. Baimena eman ondoren, Azpeitiko Udalari ere jakinarazi zioten errepide mozketak izango zirela.
Hala ere, mozketa horiek herriko errepideetan sor zitzazketen eragozpenak behar bezala ez dituela aurreikusi onartzen du Udalak, eta barkamena eskatzen die arazoak pairatu dituztenei.
Gertatukoarekin eskarmentua hartuta, eta jakinda gisa honetako ekimenek beti sortuko dituztela eragozpenak, hemendik aurrera horrelako egoeretan arazoak murrizten saiatzeko konpromisoa hartzen du Udalak.