Zarautzen Euskal Jaiak ospatuko dituzte bihar, asteazkena. Festa hori aitzakia hartuta EuskoTrenek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia artean, eta autobusek ohiko geldialdiak beteko dituzte. 00:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan irtengo dira autobusak Zarauztik.
Estropadetara joateko tren bereziak Zumaiatik
Igandean, berriz, Kontxako estropadak izango dira Donostian. Hori dela eta Zumaiatik ohikoa baino tren zerbitzu gehiago izango dira goizean. Trenak Zumaiatik Donostiara 9:10ean, 9:30ean, 10:10ean, 10:30ean, 18:30ean eta 19:30ean aterako dira. Zumaiara itzultzeko trenak, berriz, 17:17ean, 18:17ean eta 19:17ean irtengo dira Amarako geltokitik. Azpeititik Zumaiara joateko ez da autobus zerbitzu berezirik egongo.