Xoxoteko aterpeak badu bere webgune propioa, eta bertan, jendearen parte-hartzea sustatzeko atal berria jarri dute martxan. Aspaldi jarri zuten abian www.xoxotekoaterpea.com. Baina, uda honetan, atal berria gehitu diote: aterpeko bloga. Bertan, aterpeko lagunen inguruko kontuak gehitu eta bildu nahi dituzte. Dagoeneko, Xoxoten ospatutako hainbat ekitaldi eta lehiaketaren berri eman dute argazki eta guzti: besteak beste, Azkoitiko erretiratuen bisita, Elkartasun Eguna, Xoxoteko Eguna eta Zuzenien lasterketa bertikala.
Helburua, dinamikoa izatea
Xoxoteko aterpezainen helburua martxan jarri duten bloga dinamikoa izatea da, "horretarako aterpera edota Izarraitzera datozenek bertan parte-hartzea ezinbestekoa da. Beraz, animatu eta kontatu zuen esperientziak, iritziak eta abar, eta erantsi blogean bertan. Argazkiren bat jarri nahi izanez gero, gure posta elektronikoko helbidera bidali besterik ez dago. Hauxe da helbidea: aterpea@xoxotekoaterpea.com".