Mendekotasuna duten pertsonen zaintzailei zuzendutako ikastaro bat antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak. Laguntza teknikoak. Mobilizazioak eta Transferentziak izeneko ikastaroak bi saio izango ditu, urriaren 6an eta 8an. Saioak Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango dira, 15:00etatik 18:00etara.
Etxetek laguntza produktuen Foru Zerbitzuak eskainiko du ikastaroa, eta interesatuek Udalaren Gizarte Zerbitzuetan eman beharko dute izena, irailaren 30a baino lehen.