Herriko kirol elkarteek 2010. urteko udal diru laguntza zuzenak eskatzeko epea zabalduko du urriaren 1ean Udaleko Kirol Sailak. Eskaera egiteko azken eguna urriaren 31a izango da, Udal Harrera Erregistroan.
Diru laguntza hauek ohiko kirol jarduerari lotutakoak direla azaldu dute Udaletik. Urte naturalari lotutako kirol-modalitateek urtarrilaren 1etik 31ra bitartean egin beharko dituzte diru laguntza eskaerak.
Diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioa Oinarri Arautzaileetan zehaztutakoa da, baina eskaera urrian egin behar dutenek, dokumentazioa 2008-2009 denboraldian oinarritutakoa izan behar du, eta urtarrilean egingo dutenek, aldiz, 2009. urtean.