Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak Gomendatzen dizut! Merezi du 2009ko lehiaketa martxan jarri du. Egitasmoan Gipuzkoa osoko bederatzi bulegok parte hartuko dute.
Sariketaren helburua oporretako edo aisialdian ezagututako lekuen gomendioak jasotzea da eta gipuzkoar guztiek parte har dezakete. Gazteek nahi beste gomendio aurkez ditzakete eta gomendio bakoitzeko bi arrazoi eman beharko dira. Argazki edo bideo bat erantsi beharko da. "Guztiz gomendagarria da norberak ateratako argazki bat eranstea, edo nahiago bada bideoak eta mugikorrekin ateratako argazkiak jartzea", diote antolatzaileek.
Bi kategoria
Bi kategoria ezarri dituzte antolatzaileek: 12-17 urte bitartekoak eta 18-34 bitartekoak. Kategoria bakoitzeko sari bana egongo da. 1. kategoriako irabazleak i-poda edo argazki kamera jasoko du sari gisa. 2. kategoriakoak, aldiz, i-poda edo gustuko oporralditxo bat irabazteko aukera izango du.
Urriaren 15a azken eguna
Urriaren 15a izango da gomendioak aurkezteko azken eguna eta irabazleen izenak urriaren 30ean jakinaraziko dira. Jasotako gomendio guztiak www.aizue.com blogean biltzen dituzte, baina parte-hartzaileek Azpeitiko Gazte Bulegoan ere aurkeztu ditzakete gomendioak. Sariak, lehiaketaren nondik norakoak edo informazio gehiago nahi duenak www.aizue.com blogean aurkituko du.