Jesus eta Maria komentuko mojak Azpeitira etorri zirela ehun urte bete dira aurten. Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute. Mendeurreneko ospakizunei hasiera hil honen 19an emango diote, Azpeitiko Parrokian egingo duten mezarekin. Meza, 18:30ean hasiko da, Jose Maria Setien Donostiako gotzaina izandakoak zuzenduko du eta Parrokiako Abesbatzak abestuko du.
Urriaren 10ean izango da ospakizunen bigarren eguna eta azken ekitaldia, berriz, urriaren 11n izango da. Egun horretan, 17:30ean, meza izango da Loiolako basilikan. Meza hori, gaur egun Donostiako gotzaina den Juan Maria Uriartek zuzenduko du.
Erakusketa
Urriaren 10etik aurrera Jesus eta Maria komentuko argazkiak bilduko dituen erakusketa bat zabalduko dute. Erakusketan 100 urte Azpeitian ikus-entzunezko dokumentua ikusteko aukera ere egongo da.
Egitarua
Irailak 19, larunbata
18:30 Meza, Parrokian.
Irailak 10, larunbata
11:00 Meza, Loiolako basilikan.
13:30 Bazkaria.
20:30 Loiolako Inazioren pelegrinazioak ekitaldia.
Irailak 11, igandea
11:00 Aurora Tralleron hitzaldia.
12:30 Kafe-tertulia.
13:00 Coro canticorum-en emanaldia.
14:15 Bazkaria.
17:00 Organo kontzertua.
17:30 Meza, Loiolako basilikan.