Pako Aristik (Urrestilla, 1963) idatzitako Josu Dukatiren proposamena antzezlana liburuan argitaratu berri dute Euskaltzaindiak eta BBB-k. Bi erakundeok banatzen dituzten Literatura Sarien antzerki atalekoa (Toribio Altzaga saria) irabazi zuen Aristik lan horrekin 2008an. Orain, nahi duenak lana irakurtzeko aukera izango du. Euskaltzaindiak, besteak beste, liburua erosteko aukera ematen du bere webgunean.
Gaztetan ikaskide eta lagun izandako ETAko buru baten eta ertzain baten arteko topaketaren inguruan osatutako istorioa kontatzen du Aristik Josu Dukatiren proposamena antzerki lanean. "Lizarraren inguruko amets hautsiek bultzatu naute thriller
politikoa idaztera", zioen Urrestillakoak Berria-n joan den apirilean egin zioten elkarrizketan.