Alcorcon taldearen aurka jokatuko du Lagun Onak-ek Kopako kanporaketa

Uztarria.eus 2009ko ira. 18a, 14:09

Alcorconeko lehen taldea.

Bigarren B Mailako taldea da Madrilgoa

Garmendipen jokatuko dute, urriaren 7an, partida bakarrera

Alcorconen web orria hemen

Lagun Onak futbol taldeak gaur (ostirala) jakin du zein talde izango duen aurkari Espainiako Kopako hirugarren kanporaketan: Alcorcon (Madril, Espainia). 12:00etan egin dute zozketa, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, eta bertan Espainiako Bigarren A eta Bigarren B mailetako taldeak sartu dituzte.

Aitor Zulaikak entrenatutako mutilek urriaren 7an (asteazkena) jokatuko dute Alcorconen aurkako partida. Etxean ariko dira eta kanporaketa partida bakarrean erabakiko da. Lagun Onak-ek gainditzen badu, goi mailako talde baten aurka aritzeko aukera izan dezake.

Kopako bi kanporaketa irabazi ditu Lagun Onak-ek. Aurrenekoa Izarra Lizarrako taldearen kontra jokatu zuen, eta 2-1 irabazi zuen. Bigarrengoan Badajozko (Extremadura, Espainia) Cerro de Reyes mendean hartzea lortu zuten, 2-1 emaitzarekin.

Bigarren B Mailako taldea

Alcorconek Espainiako Bigarren B Mailan jokatzen du. Denboraldiko lehen partida Gimnastica Torrelavegaren kontra jokatu zuen (0-0). Hain zuzen, Gimnastica Torrelavega aurten igo da Bigarren B Mailara, eta igoera fasean Lagun Onaken aurka aritu zen; joanekoan 1-0 galdu zuten Lagun Onakekoek Torrelavegan. Itzulikoan, berriz, 4-3 irabazi zuten Azpeitikoek.

Alcorconen lehen taldeko kideak hemen

Hirugarren kanporaketako norgehiagokak

Lagun Onak-Alcorcon

Ontinyent-Leonesa

Puertollano-Sant Andreu

Marbella-Alacant

Merida-Alcoyano

Atletico Ciudad-Ejido

Salamanca-Cartagena

Cordoba-Rayo Vallecano

Recreativo-Las Palmas

Girona-Celta

Hercules-Huesca

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide