Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako Gure emozioak lantzen
ikastaroan izena emateko epea gaur, astelehenena, zabalduko dute.
Emozioak lantzeko ikastaroa izango da, emakumeei zuzendua. Pepa Bojo psikologo eta psikoterapeutak emango du, eta 20 ordukoa izango da.
Ikastaroa urriaren 5etik abenduaren 30era izango da, astelehen arratsaldetan, 15:00etatik 17:00etara. Izena eman nahi dutenek Parekidetasun sailera (943 15 79 28) deitu behar dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, plazak mugatuak dira, 25 laguntzentzat dago tokia, eta hortaz, izena emandako ordenaren arabera osatuko da taldea.