Larunbatean, Beasainen jubenil mailako txirrindulariek lasterketa egin zuten. 85 kilometro egin ostean, Garin gainean zuten helmuga. 78 txirrindularik hartu zuten parte, eta 60k bukatu zuten saioa.
Proba gogorra izan zen, ihesaldi asko izan zelako. Irabazlea Bruesa taldeko Odriozola izan zen, baina Lan Mobel taldeko Iriartek podiuma egin zuen, lasterketa hirugarren bukatuta.