Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatuta bihar, osteguna, Espainiako ACB mailako saskibaloi partida ikusteko aukera izango da Azpeitiko kiroldegian. Lagun Aro GBCk eta Valladolid taldeak lagunarteko partida jokatuko dute, 20:00etan hasita. Urtero antolatu ohi du horrelako partida bat Iraurgik.
ACBko saskibaloi partidarako sarrera bost euro kostako da. 16 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute.
Iraurgi Saskibaloi Elkartekoek azaldu dutenez, "Ignerski poloniarrak Gipuzkoan jokatuko duen aurreneko aldia izango da. Bihar, Azpeitian izango dugu hura saskibaloian jokatzen ikusteko aukera".