Lagun Onak Futbol Klubekoek denboraldi berrirako ere Futbol Eskola antolatu dute. Futbol Eskolan parte hartu nahi duten neska-mutilek igandean Garmendipeko futbol zelaira joan behar dute. Han hartuko dizkiete izen-abizenak. Igandean, lehen entrenamendua egingo dute. Adinaren araberako hitzorduak jarri dituzte iganderako: 2001ean jaiotako neska-mutilek 10:00etan dute hitzordua; 2000koek, 10:30ean; 1999koek, 11:00etan; eta, 1998koek, 11:30ean. Igandean Garmendipera joan ezin eta Futbol Eskolan parte hartu nahi duenak 650357953 telefonora deitu dezake, arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Lagun Onak-ek joan den denboraldian antolatu zuen aurreneko aldiz Futbol Eskola. Orduan, ehun lagun inguru ibili ziren bertan.