Romain Sicardek (Hazparne, Lapurdi; 1988) irabazi du gaur (larunbata) Mendrision (Suitza) Munduko Txirrindularitza Txapelketako 23 urtez azpiko gizonezkoen errepideko proba. 179,4 kilometroko lasterketa izan da. Bigarren postuan Carlos Alberto Betancur sailkatu da eta hirugarren Egor Silin. 21 segundo atera die biei; ia minutua ondorengoei.
Orain dela bi aste Etorkizuneko Tourra irabazi zuen Sicardek. Era horretan, lasterketa hori lortu duen seigarren euskal txirrindularia da. Datorren denboraldian Euskaltel-Euskadin korrituko du.
Profesional gisa bere lehen garaipena joan den maiatzean lortu zuen, Asturiasen (Espainia), Narancoko igoeran. Hiru aste beranduago Ronde de l'Isard-eko etapa nagusia irabazi zuen, Frantzian.
Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.