Jose Luis Otamendi eta Bide Ertzean taldea

Bide Ertzean 2009ko urr. 1a, 12:10

Bide Ertzean musika taldeak plazaratu berri du urtarrilean grabaturiko Leidor Sessions zuzeneko diskoa eta DVDa. Lan horretan hamar urteko ibilbidea bildu du Tolosako (Gipuzkoa) taldeak. DVDan, emanaldiaz gain, taldeari buruzko dokumentala ere jaso dute. Besteak beste, Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren adierazpenak bildu dituzte. Bideo honetan Graffitti kanta ikusentzun daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide