Piperra azokako protagonista

Urola Kostako Hitza 2009ko urr. 5a, 12:10

Joan de ostiralean, baserritarren azokan piperraren inguruko erakustaldia.

Azpeitiko ostiral arratsaldetako baserritarren azokan jende ugari ibili zen iragan ostiralean

Oraingo honetan, baserritarrek piperraren inguruko erakustaldia egin zuten azoka plazan

Herenegun, Azpeitiko ostiral arratsaldetako baserritarren azokako produktu izarra piperra izan zen. Azoka antolatzen duten baserritarrek piperrak nola prestatu erakutsi zuten. Gainera, pikillo piperra nola ontziratu ere erakutsi zuten jendearen aurrean. Bertako baserritarrek ekoizten dituzten piper motekin erakusketa txiki bat ere jarri zuten; besteak beste, Loiolako piperra, Kakute piperra eta pikillo piperra ikus zitezkeen han.

Ostiral arratsaldetako baserriko produktuen azokan hainbat ekimen antolatu ohi dute baserritarrek. Aurreko hilabetean baserriko produktuekin osatutako otarrak zozkatu zituzten azokako erosleen artean. Oraingo honetan, berriz, piperrari buruzko erakustaldia egin dute.

Baserritarrek azoka plazan jende asko bildu zuten herenegun. Azokara joandakoek herrian eta inguruan ekoiztutako produktuak erosteko eta piper pintxoak jateko aukera izan zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide