Urriaren 17an (larunbata) hasiko da begirale izateko ikastaroa Azpeitiko EPAn (Perretxikoan). Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatu dute ekimena. Maiatzaren 16a bitartean, larunbatero eskainiko dituzte saioak: 10:00etatik 14:00etara. Tarte horretan, lau asteburutan larunbatetik igandera egonaldiak egingo dituzte, Azkoitiko Kukuerri aterpetxean. Aipatu asteburuetan, honakoa izango da saioen ordutegia: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30tik 19:30era eta igandetan, 10:00etatik 14:00etara.
Izena emateko
Ikastaroa 450 euro kostatzen da eta izena Azpeitiko Plaza Txikian dagoen Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da.