Euskal zinemaren ale bat ostiralean

Uztarria.eus 2009ko urr. 6a, 11:10

Haize Goikoetxea protagonista, 'Itsasoaren alaba'-n.

Itsasoaren alaba dokumentala botako du Zine Klubak 21:30ean, Betharrametan

GALek aita hil zion Haize Goikoetxea protagonistari, eta hilketatik 25 urtera galdezka hasiko da; Josu Martinez zuzendaria eta biak lanaz hitz egitera etorriko dira

Ta3 Azpeitiko Zine Klubak ostiral honetan emango die aurtengo emanaldiei hasiera, euskal zinemako ale batekin: Itsasoaren alaba dokumentala botako du, 21:30etik aurrera, Betharram aretoan.

Lanaz hitz egitera etorriko dira Josu Martinez filmako zuzendaria eta Haize Goikoetxea protagonista.

Emanaldia doan izango da, eta Zine Klubak dokumentala ikustera joateko dei egin die herritarrei.

Sinopsia. Errefuxiatu bikote baten alaba da Haize Goikoetxea, eta bi urte bete gabe zituela bere aita hil zuen GALek Lapurdin, 1984an: Mikel Goikoetxea Txapela. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago galdezka hasiko da Haize, aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, eta mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuko zaizkio. Memoriaren berreskurapenerako ariketa da dokumentala.

Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Josu Martinez. Gidoia: Josu Martinez. Argazkia: Hibai Castro. Iraupena: 52 minutu.

Itsasoaren alaba aurtengo Donostiako Zinemaldian eman dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide