Gotzon Garate omenduko dute ostegunean Elgoibarren

Uztarria.eus 2009ko urr. 7a, 12:10

Urtea beteko da idazle, filologo, euskaltzale eta jesulaguna hil zela

Berak esana da “euskal kontzientzia Azpeitiko lagunei esker” lortu zuela

Gotzon Garate (Elgoibar, 1934-2008) idazle, filologo, euskaltzale eta jesulagunari omenaldia egingo diote ostegunean (urriak 8) bere jaioterrian, Elgoibarren.

Azpeitiarekin loturarik eduki izan du Garatek, euskara hemen berreskuratu zuelako. "Euskal kontzientzia Azpeitiko lagunei esker lortu nuen", ere esan zuen Uztarria herri aldizkariak 2005eko abenduko zenbakian egin zion elkarrizketan. Horretaz gain, duela bost urte haren iritzi artikulu bat agertu zen Uztarria aldizkarian, Euskara eta Azpeitia izenekoa.

Orain dela lau urteko azaroan, gainera, hitzaldia eman zuen Azpeitian, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta.

Ostegunean, urtea beteko da Gotzon Garate hil zela. Bilbon zendu zen eta Azpeitiko Loiolan hartu zuen atseden. Besteak beste, izugarrizko lana egin zuen atsotitzak biltzen (hemen haren lana). Urriaren 8an hasi eta azaroaren 11ra arte iraungo du haren omenezko egitarauak.

Informazio gehiago egoibarren.net webgunean edota sustatu.com-en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide