Mireia Epeldek Lointek taldearekin sinatu du urtebeterako

Uztarria.eus 2009ko urr. 8a, 13:10

Bizkaia-Durango taldea utzi du hamar urteren ostean

Martxoan hasiko du denboraldia mailot berriarekin

Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarrak Bizkaiko beste talde batean jarraituko du bere ibilbide profesionala. Hamar urte Bizkaia-Durango taldean igaro ostean, urtebeterako kontratua sinatu du Lointek taldearekin. Lointek taldeko euskal txirrindulari bakarra izango da Epelde, nahiz eta taldekide izango dituen txirrindulari batzuk ezagutzen dituen lehendik ere. Hori dela eta, gustura egoteaz gain gogotsu dago Epelde denboraldi berriari ekiteko.

Denboraldi berria martxoan hasiko du eta oraindik ez daki zein izango den bere egutegia ezta zein probatan hartuko duen parte ere. Hala ere, Munduko Kopako proban parte hartzeaz gain, iazko egutegiaren antzekoa izatea espero du.

Italiako Giroan parte hartzeko gonbita jasotzea ere espero du, nahiz eta orain artean Lointek taldeak ez duen lehiatzeko aukerarik izan.

Txirrindulari azpeitiarrak duela gutxi garaipen batekin bukatu zuen denboraldia Madrilen eta laster hasiko da talde berriarekin denboraldia prestatzen.

Uztarriak elkarrizketa egin zion 2007ko otsaileko zenbakian, urte horretan egin zuen Epeldek txirrindularitza profesionalerako jauzia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide