Zorionak Lagun Onak futbol taldeari

Pello Elorza (Azpeitiko EAJren izenean) 2009ko urr. 9a, 13:10

Azpeitiko EAJ-PNVk zorionik beroenak eman nahi dizkio Lagun Onak futbol taldeari, haren zuzendaritza batzorde, kirolari, prestatzaile eta laguntzaile guztiei, eta bide batez, eskerrik beroenak ere bai, azpeitiarron artean sortu duen ilusioagatik, nahiz eta, zoritxarrez, joan den asteazkenean, hilak 7, Alcorcón taldeak Kopako lehiaketatik kanporatu.

Izan ere, Lagun Onak taldeak azpeitiar guztiok elkartu egin gaitu kolore batzuen atzetik, eta haren inguruan denok bat egin dugu, estu-estu, gure Lagun animatu eta haren alde egiteko, eta garrantzitsuena dena, denon artean, Lagun Onak taldeak eta zaletu guztiok, eredu on eta osasungarria erakutsi diogu gure gaztediari, datozen hilabeteetan ere jarraipena izatea nahiko genukeena, Lagun Onak taldearen ibilbide bikaina mantenduz, batetik, eta bestetik Azpeitiko herriak Lagun Onak taldeari eskainitako baldintzarik gabeko atxikimenduarekin.

Zorionak Lagun Onak! Zorionak Azpeitia!

Azpeitiko EAJ-PNV

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide